Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Uztailak 14
San Frantzisko Solano

Frantzisko Solano santu,
guraso zintzoen seme,
aita eta_ama zintzo baziren
zintzoa semea ere,
hogei urterekin fraide,
garbi aingeruen pare.

Apaiztu orduko gartsu,
Berri ona_aldarrikatzen,
ez hitzez soilik, ejenpluz ere,
nabarmen aritu baitzen,
izurridunak sendatzen,
gorputz ta arima salbatzen.

Mirarigile itzela, (1)
trebea bezain xumea,
Andaluzian barrena dabil
haren ekintzen ospea;
apal egin du ordea
misiotara eskea.

Kristau doktrina_hots eginez,
biolin maitea lagun,
indiarren hizkuntzatan iaio,
jator dihardu gautegun
federa ekarriz bigun
jendalde handiak Perun.

Lehor eta itsasoko (2)
arrisku mila pairatuz,
Lima, Andeak, Uruguayak
oinutsik, nekez pasatuz,
hitza dihoa zabalduz,
Kristoganako maite suz.

Jainkoaz, Andre Mariaz
ari zela, zoramenez,
konortea maiz galdu_omen zuen
hunkiturik maitasunez,
barruko poz-atseginez,
estasian zorionez.

Santuen Jaunari aintza
Hirutasun ederrean,
gauza handiak egiten ditu (3)
gizakiaren onean,
boteretsu ahalmenean,
ta_amoltsu aldi berean.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa