GRZ^
Maitzak 20
Sienako San Bernardino
Umezurtz sei urtetako,
izeba batek hezia,
santuki eskolatua,
Sienako Bernardino,
Birjina Amarenganako
maitasunez hanpatua.
Gorputzez eder ta buruz
azkarra, oso jantzia; (1)
Eskritura santuetan,
maitasun eta birtute
iturri jainkozkoetan
oparo zenuen edan.
Zeure buruaz lakarra,
gozoa hurkoarekin,
gaixoei guztiz emana,
Jaunaren borondatea
zein ote zen jakitea
zenuen betiko lana.
Gurutzetuarengandik
jakinik, dena utzirik,
nahi zintuela beretzat,
sanfrantziskotar eginik,
oraindik zintzoagorik
jarri zinen Jaunarentzat.
Zer adorea zurea
Jaunaren hitza zabaltzen,
Jaunaren hitza bizitzen;
hamasei urtez aritu
zinen Italian barna
fede-bideak argitzen.
Jesusen izen santua
ipiniz zutoihalean,
baitare bular gainean,
izen hain gurgarriaren
apostolu zinen izan
jarduera aspergabean.
Iguzu, san Bernardino,
Erregela har dezagun
zure animu berberaz
Jainkoaren aintzarako,
haren erreinua nonahi
dezaguntzat adieraz.
Amen.