Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Maiatzak 17

San Paskual
I

Paskual santu geurea,
xaloa eta xumea,
zein benetakoak zure
otoitza eta fedea.

Guraso txiroen seme,
guraso zintzoen xede,
jainko-legean zintuzten (1)
eskolatu, batez ere.

Eginkizun apaletan,
ardi zaintzen larreetan,
gogotsu aritzen zinen
espirituzko gaietan.

Munduan zeunden oraindik: (2)
inon bazen arazorik,
zugana ekartzen zuten
epailetzat zeu harturik. (3)

Ondasunik behar aina (4)
eskaini zizuten, baina
dena utziz, fraide joan
zinen, Jaunak eragina.

Garbi ta egiazale,
Birjina_Amaren maitale,
Eukaristia da zure
nahi bizienen seinale.

Zein emana otoitzari (5)
eta otoitz-giroari;
zein egina Jainkoaren
aurrean bizitzeari!

Behartsu eta eriak
zugana ziren guztiak;
bazuen denentzakorik
zure erruki handiak.

Paskual santu geurea,
apala eta xumea;
iguzu landu ditzagun
otoitza eta fedea.

Aitari aintza ta Seme
gizon eginari ere, (6)
aintza Espirituari
betierez betiere.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa