Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Maiatzak 13

San Pedro Regalado

Pedro Regalado santu, (1)
aukerako gizakia,
goiz zinen komenturatu,
ta, frantziskotar jantzian
babestu eta sendotuz,
onbidean aurreratu. (adorez onbideratu.) (2)

Bizimodua garratza, (3)
etengabea otoitza,
txirotasuna estua,
isiltasuna, baraua;
malkoz egiten zenuen
mezako_opari santua.

Legenardunenganako
erruki handi maitetsuz, (4)
etxeratzen zenituen,
besarkatzen ta sendatzen (5)
eta_ama baten antzera
zaintzen, ahalik gozatsuen.

Limosna biltzaile luzaz, (6)
atezain beste aldi bat, (7)
erizain ere jarduna,
eginkizun guztietan
agertzen zenuen garbi (8)
denentzako maitasuna.

Arimen salbazioa
bilatu zenuen sutsu
predikuz eta ejenpluz,
Jainkoagana ekarriz
aldendutako hainbeste,
bai aholkuz, bai erreguz.

Aintza santutasunaren
iturri zaren Jaun horri
zeure Hirutasunean;
aintza gure salbatzaile
Jaun horri, guztiz handia
baitzara maitasunean.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa