Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Urtarrilak 16

San Berardo eta lagun martiriak

(Berardo, Oton, Akurtsio, (1)
Adjuto, Pedro, bostok hor (2)
fedearen mutil bizkor,
Kristo_hots egin beharrez (3)
hain sutsu ta hain jasankor.)

Aita Frantziskok zituen (2)
hautatu Marokorako,
zer bost gizon aukerako!
Doktrinan eta hizkuntzan
bostak hain punta-puntako (4).

Sevillan lehen saioa ta
lehen saioaren ordainak:
harrikada ta irainak;
haientzako hala ere (5)
atsegin-bide bikainak.

Sevillatik Marokora
Kristo iragartzera berriz, (6)
islamiar latzen herriz,
zigorrak arren, lehenera
itzuliz behin eta berriz.

Zaurietan gatz-ozpinak;
tarteka, losintxak ere, (7)
denak alferrik halere;
Kristo dute hots egiten,
Kristo aitortzen errege.

Miramamolin bera da
ezpataz jo dituena
bat bestearen hurrena.
Ederra bost fraide haien
fedearen aitorpena.

Aintza Jaungoiko Jaunari
bere hiru pertsonetan,
ospe ta aintza mendeetan,
bera da handi, bera da
txit santu zeru-lurretan. Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa