Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Urtarrilak 2

Jesusen izen santua
Gorespenak

("Eraikia dago" bezala, OLD 444 or.)

Izen bat dugu gaur
goizeko ezkila:
Jesus izenaren
oihartzun sotila.
Airetan poz eta (1)
poz-aire dadila,
bihotz-arimetan
gozamen bipila. (1)

Jesusen izena (2)
berri on alaia,
gatibuen poza,
itsuen argia,
itun berri-soinu,
askatasun-jaia,
graziazko urte,
salbamen-garaia.

Gure alaitasun
ta pozaldietan
izen hori dugu
kantu bihotzetan.
Gure ilundura
eta saminetan
izen hori dugu
malko begietan.

Jesusen izenak (3)
dezaigula eutsi,
ezinak ez gaitzan
etsipenez hautsi.
Bera dezagula
bideko eguzki,
ukendu gozatsu,
bizkorgarri ezti.

Izen gozo hori (4)
dakigula ezten,
lurreko pobreez
ardura gaitezen:
bidez dagokien
guztia dezaten,
giza duintasunez
bizi_ahal daitezen.

Aintza_Aitari eta
aintza Semeari,
aintza Aita-Semeen
Espirituari,
aintza Jainkoaren
berdintasunari, (5)
aintza ta goralpen
gizaldiz gizaldi.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa