Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GEG^

Itsasoa bare dago.
Hondartzara hurbiltzean du,
hondartzaren luzera guztian,
zazpi bat olatu zuritan harrotzen,
hondartzaren kolore marroikara,
mila tonutako jantzi ta toaila pintanaz,
nabar. Jendea,
apar-lerroak zeharkatuz,
badoa,
uretan barrura,
builatsu eta alai.
Zeru goi urdina beteko
eguzki beroak,
distirant ez ezik,
gustagarri dagi,
Zarautzko itsasoz barrena,
uraren grazia gazia.

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Izadia: Itsasoa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa