Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Gizakiaren alde
Gabonak diona:
eskuzabaltasuna,
borondate ona,
hobea izateko
gauza da gizona.


Jarrai dezagun luzatuz
Gaboneko abiada;
Gabonez gauza ederra dena,
gerora ere ona da:
elkarrentzako onginahia ta
laguntzazko egitada.

Bihotz banaren jabe da
gizakiaren bularra.
Nori ez zaio gauza mingarri
edonoren ezbeharra?
Uxa ditzagun giza mundutik
nahigabea ta negarra.

Gabonetan on bagara,
gaitezen on gero ere; [on gaitezke gero ere;]
on egitea behar genuke
elkarren arteko lege:
batak bestea [batabestea] onartuz, zabal
egin nornahiri mesede [egin agudo mesede].

1985

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa