AOB^
Ez dut errezatuko erderaz.
Ez dut zabalduko
erderazko Salmutegirik (1).
Salterioa hartzazu, esan zidaten,
eta errezatu gurekin.
Euskaldun anaiak
neure lurrean eta etxean, (2)
erderaz errezatzera
deitu nindutenak.
Erderak ez du errurik
ezpata ona delako,
gure kontra hiltzaile
bihurtu dutelako
ihes egiten diot nik
Nik neure lurrean
eta neure etxean (3)
neure hizkuntzan
goratu nahi ditut
Jaungoikoa ta mundua,
[ea euskeraz esan]. (4)
Inoiz ez ditu haintzat
komunidadeak hartu [I]
euskaldunon sentipenak.
Beti eskatu digu
etsi dezagula erdaldunen alde
eta beti etsi dugu (5)