Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

ABG-1^

Udaberri zein uda [udara] atsegin
ala igande zoriontsu eta handi,
dena adiskide artean,
poza noranahi [nora-nahi] barrutik kanpora
aire usain [usai] gozozko batez,
gainean ia
oporraldia [opor-aldia].
Kurtsoa [Kursoa]
badoa [badoha]
hiri [uri] eder hartako geltoki
eta atari abegitsu hartara,
portu apain hartara,
paradisu hartako
sarrera zoragarrira.
Bagoaz eta sartuko gara
eta zehartuko dugu jendea jaitan den
zelai oparoa.
Beti —eta hala behar delako—
aurrean badugu zerbait
lana eramankor egiten diguna.
Oporrak, —oporraldia—
pauso batera dugu argi
atsedena zabalki eskaintzen.
Mundu eta erbeste honetan [hontan],
plaza maitagarri baten poza,
kiosko baten aukera,
lagunarte alai baten atsegin paregabea [pare gabea]
aurkituko dugu, poz handienetarako [handiagoetarako] arnasa (1)
zoragarri bat bezala hortxe,
zorion ederrez.

Gaia 1: Irakaslea
Gaia 2: Urtaroa
Azpi-gaia: Urtaroa: Uda
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa