ABG-1^
Elefante handia da
inperio sakratua.
Astuna da. Handia du
aldekideen kopurua.
Astuna da, handia du
aldekideen kopurua,
dena-behar-huts da, dena
bekaitz zahar amorratua.
Aspergarri gatzaizkie
elefante ta haren mutil
kankarroei: gurerik deus
ezin dute jasan umil.
Sutzen dira berarizko
hizkuntza bat dugulako
ta, ahal balute, erauziko
ligukete sekulako.
Herritasun aztarnarik
hartzen digutenerako,
lege ta erronka datoz
gure kinken kalterako. (1)
Oi, zu, elefante astun,
oi, inperio-zaleok,
bizi zaitezte ta laga
bizi gaitezen besteok.