AOB^
A) Makina honek asebeteko du nagien zorion-gose-egarri-guztia.
B) Finak direnak makina hau etxe guztietan jartzen asi ditezke denbora libreetan.
C) Neguan gaudenez, negurako funtzionaltasuna emango diogu lehendabizi.
Hara:
— Nagia ohera muntakarga batetan jaso genezake, ohetik jetxita balebil.
— Lo gela girotzeko anbientadore automatikuak jarri genitzake.
— Nagiak ez luke beharko lan handirik anbientadore hauek martxan jartzeko, bere nahi apurrarekin radarraren bidez komunikazioan egongo lirake- eta.
— Ohean bueltak ematen neka ez da din, ardatz movil eta bere-moduko baten bidez eta beti bezala haren gogoz harremanetan legoken lente elektronikoaren eskabidez, ohea bera mubituko litzake.
— Makinak baluke beso bat azka eta igurtziak egitekoa, alperrak nun azkurarik edo sentitzen duen, han arituko litzakena (ik. Pantalla sensiblea).
— Gorputzeko beste zeregin behe aldekoentzako beste esku-modu bat izango luke. Ontzi elastiku batzuen epela eta ikutu gozoa sentituko luke ohekoak.
— Jan edanetarako, berriz, beti mirarigilearen mesedez, gogoak eskatzen dizkion janariak bertan izango lituke [sic].
— Janari horiek ahoratzeko, ez azkurak egiten ibiltzen den eskua, ez gainetiko azpitik ibiltzen den eskua, baina bai hirugarren esku bat beharko litzake eta hola dago makina hortan.