AAP^
Zein buru ez da rezeptore? Bakoitza antena gisa gera. Antena eta ordenadore. Bat-batean iritzi bat sortzen zaigu gainera eta iritzi hori —bakoitzaren kapazidadearen neurrikoa— aidera jaurti nahi dugu inguruan nagusitu dadin, inguruko antenek geure emisioa irentsi dezaten. Burruka bat bizi dugu —aitortu edo ez— eta gehienok interferentzia betiko batez nulotasunean bilakatzen gera.
Besteetan ikuseten dugu hobeto munduaren zilbor direlakoa edo izan nahi dutelakoa, baina nahi hau bakoitzarena dugu eta gure personatasunaren berezko kutiziarik gaitzena, agian.
Edozein gizataldetan, nahiz ikusi edo ez ikusi izan, umeen tartean eta beti, hauxe da nabarmentzen dena.
Egin dudan konstatazio berhauxe [sic] emisio-kolpe bat da eta oposiziorik edo matizaziorik sortuko du nire inguruan.
Nik hala ikusten dut esanda, (1)