Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Pozaren ondoren dakusat gizona, pozaren bila, noiz atzemango pozalditxo bat. Dirua eskutan duela dakusat gizona pozaren atakan. Poza ere txartelka saltzen da. Pozak ere diruari begiratzen dio. Zenbat diru dakarzun halako edo holako dirutza lekutan sar zindezke, halako eta holako teatro ta zine lekutara, eta tokirik eskasenetan ere aurrekaldea eman dezaizuke diru gehiagoren alde.

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Dirua/hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa