Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Logale naiz. Baina ezin nahiteke [sic] oheratu, ez dut oheratu nahi gaur nahiz bihar goizean aurkitu naiteken harriskutan [sic] zerbait gehiagotxoago pentsatu gabe. Baina idazten ari naiz eta kontu izan behar dut. Itxura on guztiak salba nitzake, hortik ez naiz kezka. Baina itxura onaren azpitan nork jasan lezake hezur eta mamiren [sic] ustela? Batek eman zuen bere hitza eta esan zuen zein kostutara jokatuko zuen. Ez da zaila urkoari tranpa egitea. Baina nork joka lezake norbere begiok ikus ezin dezaketen modutan? Nola bihurtzen diren gure begiok inoren begi zintzo jokatzen ez dugunetan! Geure barruan baina gugandik urrutiratuta bezala begiratzen digute zorrotz eta zelatari. Baina gizonak badu ikusgarri den inguru batez gainera, ikus ezina den beste inguru bat ere, inguru gorputzezkoa denaren arimazko -espiritu- daitekeen inguruaren barrupea*. Ixitasunaren naiz algararen materialtasuna goititzen eta gainezten du inguru horren oihartzunak.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Bizitza: Jatortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa