Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Jakituriari kontu bat egin nion behin, bai eta teknikari. Zer bideak diren gizonaren luzapen luze izateko zorionera bidean. Gaur berriz aitortzen dut jakituriaren argi luze ta zabala, berriz eta teknikaren erregebidea zorionerako abiadan. Baina, behar bada, luzeegitzen ditut heriotzaren muga baino harutzago. Batek, gura gabe, hausten ditu mugak, ala fedearen zurubiz igaroazten ditu mugatua dena muga gabeko denetan sartzen duenik konturatu gabe. Gaur hauxe ahaztaraz nahi diot jendeari; alegia, aldia betiarekin eta aldikoa betikoarekin nahastatzen ditudala jakinaren gainean, bistan ez dudan ikuspen argi baten erruz. Honek askori ez die ardura izango, baina esaten hasi naizenez gero, esan egiten dut. Susmo bizi batez susmatzen dut sugarra suak piztu duela, eta sugarra ez dela berezko eta suaren pentzu dagoela. Beraz sugarraren argitan ikusten duguna eta asmatzen, teknika bera sortuz (1), sugarraren mugetan mugatua dago ta suaren gorabeheran. Orduan sutara jotzen dut, sugarraren orpo den hortara eta hor kateatzen jakituri [sic] ta teknika. Hortik nire horienganako txundidura ta kontua.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa