AAP^
Batek ondo daki zenbat aldiz hasi izan den bat gaien [sic] bat edo beste idazten. Eta oroitzen da zenbat aldiz utzi izan duen —utzi behar izan duen— sentipena hustu baino lehen.
Artalandara bakoitzaren ondoan, indiaba ale pare bat edo sartzen genuen eta potxia* itxi.
Papela zabaldu eta hazia erein orduko, mila aldiz deitu naute. Ez dut uste alegi honek batere argitzen duen esan nahi nuena. Baina ain oitua [sic] nago gauzak —paper gainekoak dira hemen— erdizperdi uztera. Beti esan didate aitzakiatan nabilela, eta baliteke. Nik dakidana zera da: matematikarik idazten ez naizela jarri egundo. Idazten hasi naizen bakoitzean sentipenak izan ditudala faktore, eta nekez errepika ohi direla berdintsu. Sentipen bakoitzak bere bizia du: une hartako bizitza. Igaro-eta gero jartzen duguna itxura bat da, gezur ez baldin bada. Baina nire arrazoia hau da: bati ez diola barruak laguntzen, orduak direla sutan jarri zuen berakatz-zopa bera orduak geroago bukatzen jartzeko. Haura bota egiten du batek eta ura sutan jarri berekatzak zuritzen eta ogia ebagitzen hasten da berriro. Onenean berriz ere sukaldetik atera dezaten arte. Eta hala atzo eta erainegun eta ehunetatik berrogei ta hamar aldiz. Sukaldari bakoitzak bere amorpropixua du bere kapritxua eta bat halakoa da eta kitto.