Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AAP^

Batek ez daki zergatik, aurrera begiratzen du; baina maitasuna igarotakuetan du. Madrile aurrera doa burrundadan. Aurrerapenak harritu egiten dute bat, poztu ere bai; baina maitasuna ikusi ta bizituen gainean nabari du. Gure bizitzako edozein orrialde zahar bihotz beheragarriagoa zaigu —zait— Kolonen Plazan jasotzen ikusten ditudan dorre berriak baino. Agian noizbait dorre hoiek ere unkigarri gertatuko zaizkit. Bitartean kilima gozo eta samurragoa dagit Usakotxenako etxabola zaharrak eta haren inguruak. [I] Oroitzapen umotuen usaia darie han Julian eta Angelitarekin igarotako egunei. Hango haritz eta hametzen artean aldiak iresitako* soinu apal eta ikubera bat nabari dut. Hala [sic] Angelita eta Julian dira hango melodia ezkutuaren emaile? Barruko aide bezalakoari galdetzen diot (1)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Lagunak
Azpi-gaia: Bizitza: Jatortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa