Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

2KO^

Gizonok sarri bi gera bakoitza, nahiz eta itxuraz bat izan. Gerana daramagu eta izan nahi genukeena.
Ez dakit zergatik ala badakit. Ez naiz aurkitzen nire izatea baserritar giroz kristautasun haidez eratu zuen sasoi bakoso hartan. Baina giro haura dut nire hezur eta mami oraindik bigunetan itsatsi zitzaidana, bigunenean arrapatu eta lehenengo jabetu zitzaidana. Neoni [sic] saiatu gabe, berez moldatu ninduen, eratu, egin. Berak sortu zuen etxea, bera izan zen lehendabizikoz etxe hartan bizitu zena. Gero ingurua aldatu egin da. Baserritar girotik erten egin behar izan nuen. Hizkuntzatik ere bai. Hamahiru urtetara dihoana hizkuntza ezezagun baten harri koskorrak pilatzen hasi zen ezagun zuen hizkuntzaren lerroetan kilin-kolon kokatzen zituen harriak inguratzen. [I] Ingurua ere berria zitzaion eta inguruari tokia eman behar zion barruan. Ikasi zuen karrera bat: apaiz-karrera zoritxarrekoa. (1) [II]

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: Bizitza: nortasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa