OAR^
Seminarioa etxe handia da ta igual hirureun mutiletik gora ere euki izan ditugu. Jan-prestatze, arropa-garbiketa, jostura-arazoa eta abar, ekin eta ekin egin beharreko lana. Zereginok mojak egin izan dizkigute, urtez urte, ondo baino hobeto. Baina banan banan hemendik kanpora atera dituzte, bata bestearen ondoren, hemen ari izan zaizkigun mojak. Bertso batzu egin nizkion Arantxa Aburuza azkeneko mojari bere urtebetetzekoan. Kongregazioko nagusiek hemendik atera behar zutena bagenekien ordurako eta hortara etsita ere bageunden bai bera, bai gu. Baina hortan moja horri Tetuanera joan behar zuela jakin arazi zioten. Egun ikaragarri polita zen egun hura eta moja hori ez zijoan batere gogoz Euskalerritik Afrikara. Nik ez nion horri sentidurik ikusten Aloņako gurutzean ez bada. Orain moja gabe gaude eta ageri da haien falta. Mojen kontra nahi dena esango da, baina haien eskua onuragarria da gurea bezalako etxe batetan behintzat.