Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ZKA^

Ez noa ni neure poetikaren azalpenik egitera. Lehenengo neuk dakidan poetikarik eduki ere ez daukadalako, Nabarnizko nire jendeari ikasi niona ez bada, eta gero poetika, mugimendua bezala, ibiltzeak berak, esplikatzen duelako, eta ez beste ezerk. Dena dela, idazten duenak bein eta berriro gogoetak egin behar izaten ditu zer ari den, zer egin nahi duen, egiten duenak zein sentidu duen, daraman orientazioz bide onetik ote doan eta abar eta abar.
Gauzak eta hitza, diferenteak dira. Nik zerbait nahi izan badut, nire hitza beti gauzen artean, ahalik-eta gauzei berdinena izan zedila izan da.

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Artea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa