ZKA^
Lur Santuetan egon nintzanean neure inpresio batzuk [I]: leher egin arte ibiltzen nintzen dena ikusi ta goza beharrean beti inpresioz beteta. Edotariko apunteak hartzen nituen beti ere. Gau batean Hotelean neure begioz ohartu nintzen idaz mahaiko ispiluan. [Aztoratuta?] (1) gelditu nintzen zergatik edo nondik gogortasun hau? Juxtu esperantzaren lurraldeetan nenbilen nire fedearen lurraldeetan. Urrengo egunetan obsesio bat biurtu zitzaizkidan neure begiok.