Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Denbora pasa
natorkizu Jauna.
Ez dizut galdetu zer moduz zauden,
bai baitakit zure guganako ardura.
Denbora pasa natorkizu.
Era askotan imajinatzen zaitut:
zeure jaiotzan, zeure
Nazareteko bizitzan
aita Joseren eta Mariaren gerizan.
Auzoekiko harremanetan ere
imajinatzen zaitut,
denbora pasa.
Aspertu bat hartzera etorri natzaizu.
Berdin zaitut ikusten
ikasleei irakasten
edo haiekin berriona ereiten,
denborarik badut zure
lehorreko ibilaldiak, zein itsasozkoak
oroituz joateko.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa