Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Eta munduan denak bizi ziren ondo. Bakoitza ondo eta taldea ondo. Itxura baten geure antzeko ziren: Geure berdintsu ziren gorputzez; pentsaeraz ziren gugandik bestelako. Eta hain ziren bestelako beren pentsaeran, non guk ezin diegu urrik ere eman haien bizitzari buruzko pentsamoduari.
Guk, esaterako, zera uste dugu, alegia, gauzak kreatu eta kreatu behar ditugula ondo bizitzeko edo ondo bizi ahal gaitezen. Behar, horra hor, kontutan hartu behar dugun, gure eta haien arteko desberdintasuna ulertzeko giltza den hitzetako bat.
Naietaezkoa iruditzen zaigu guri gauzak eta gauzak eta gauzak kreatzea, egitea, gure inguruan gauzak pilatzea.
Zenbat eta gauza gehiago sortzen, asmatzen, eta inguratzen dugun, hainbat eta hobeto biziko gareala uste eta pentsazen bai dugu guk.
Haiek, ostera, bizitzeko bizi ziren lehenik. Bizi, horra hor, kontutan hartu behar dugun, gure eta haien arteko desberdinatasuna ulertzeko giltza den hitz bakarra. Bizi ahal izateko, baina bizitza aho-gozatuz, gorputz eta arimaz bizitzaren gozoa bizi ahal izateko bizi ziren. Patxadaz hartzen zuten bizitza, unez une, orduz ordu, egunez egun bizi zuten bizitza. Preminak sortu-ala, orduan hasten ziren premina bakoitzaren soluzio-bila.
Estura gabe hasten ziren, esturak bizitza gozagabetu egiten duelako. Esturak kalte egiten zion bizitzari ta fuera! Soseguz soseguz ekiten zioten preminaren irtenbidea bilatzeari. Guztien artean ekiten zioten sortu-alako beharrizanei erantzun egokia bilatzeari. Bitartean beren buruz [sic] ohartzen ziren: beren gorputz osasuna dastatzen zuten geldiro ta ohartuz, beren espirituaren ahalmenez pozten ziren unez-une [sic], beren inguru eta ingurumen eta ingurugiroz jabetzen ziren eta gauzen gauzatasun eta laguntasunaz asaskatzen* ziren.
Ogia bazuten. Jolasean bezala lantzen zituzten alorrak, jolasean bezala ereiten zuten garia, garagarra, zetalea (1)

Gaia 1: Jendea
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Lana
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa