Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Zergatik ete iakuz buruan betiko geratzen hutsaren hurrengo egite batzuk? Sei-zazpi bat urte izango nituen behar bada, gehiago ez. Elizatik etxera nentorren. Pazko egunak izen bahar eban. Zer pentsatzen ete nentorren bide luzean? Baleroren pinadi eta Arratzurretako landaren artetik behera datorren errekatxua zeharkatzean, amuma-amabitxiren alde gogoz errezatu neban gogoz gero. Jakina, Jose, nire hurrengo anaia, Larrostako izeko Teresak Larrostara eroan eban bazkaltzera. Jose Larrostako izeko Teresaren besoetakoa da eta ha dau beraz amabitxi. Ni bakarrik nentorren. Nik ez neukan ez amabitxirik ez mokotsik*. Nire amabitxi aspaldi zela hilik zen. Beraz ezin eustan mokotsik oparitu. Eta oso argi daukat hauxe: amabitxi berak niri mokotsik emon ezin eustanez neuk berari mokotsa oparitzea pentsatu nebala. Eta zer oparituko eta otoitza oparitu neutsan, eta ez iat ahaztuten zelan eskatu neutsan Jainkoari, nire amuma eta amabitxiri emon eiola zoriontasun haundi, haundi, haundia. Eta ez iat ahaztuten, Jainkoari eskari hori egiten neutsan bitartean sentiduten neban gozotasuna eta zelan, behin eta berriro gauza bera eskatzen neutsan Jainkoari. Lotsatu be egiten naz esaten, baina argitasun aparteko bat halakoaren barruan egin neban handik etxerakoa, eta etxean barriz ama irribartsu aurkitu neban eta han eukan mokots eder bat niretzat. Gaur handik aurrerakorik ez dot gogoratzen. Baina oraindik gaur ez dakit zelan otu iatan otu amabitxiren alde, harentzat zorionaren mokotsa eskatuz otoitz egitea. Eta ezin iat ahaztu egite horrek sortu eustan poz gozo gozoa.

Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Familia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa