Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GUR^

Sano bizi nahi dugu. Eta osasunak laguntzen ez digunean ez dugu gusturik, ez dugu onik eta osasunera itzuli nahi dugu, geure onera etorri. Gaixo aldiko egunak ez dagozkigun egunak erizten zaizkigu, eta luzeak eta espergarriak, eta ezinegona sortzen digute. Gaisoagan ondoeza bizi da, duen gaitzaren zauria edo haren mailatua eta nekadura mailatu, nekadura eta ondoez horien ondoren, batere luze badijoa batez ere, ezinegona sor daiteke. Ezinegonak gaitza gaiztotu besterik ez du egiten, urduritasunak endredua besterik ez dakarkio gaisoari eta sendabideko atzerapena.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Gaisotasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa