AOB^
Nik neure burua kokatu behar dut gure literatura eta poesiaren barruan.
Jaso genuena ez bazen ere, ukitu genuen literaturari (poesiari) (1) eutsi ere egin behar genion harengandik gehiegi aldendu gabe, badaezbada, ezagutu gintzaten eta aintzat hartu. Hartu genuenari eutsi, behintzat, hori lehenengo, eta ondoren filigranaren bat edo beste gehitu.
Kontserbadore izan beharrean aurkitu ginen.
_______
Belaunaldi berrien aurrean autojustifikatu beharrean aurkitzen gara konprenituak ez izateko beldurrez.
________
Normala da zuen aurrean lotsaz ager nadin.
_________
Apalik baino humilaturik natorkizue, barruenean harro delako bat eta dakarren merkantzia, bere balio intrintsekoz alzada eta monta txikikoa izaki, harrokeriaren aitzakia [mantaz?] (2) itxuratu guran eta ezelan itxuratu ezinik. Apal ematerainoan [agertzerainoan] (3) harro delako bat. [I]