Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Inoiz tentaziorik izan badut, bidez-bideko izatearena izan dut. Bada nire lagunik nire gogo zahar honen berri dakienik. Oilo larrekoiaren zoriak lotu izan nau baina beti hankaren batetatik. Beti nere gogoa aurrera eramateko aurkitu izan naiz oilo. Nire bide zaletasunok Euskal Herria zuen amesetako arlo eta ipui, oitura, esaera-eta jasokizun lilurazko. [I] Orain jadanik akabo, gaztetasun eta izandako kemenak ere ustutzen bai dihoazkit. Baina, oraindik, nere beste lagun nagusiei baleritzaie, oraindik, material asko karreatuko nukelakoa dirudit. Baina orain, inoizko askatuen aurkitzen naizenez, nahiz eta Euskal Herrian ez, naiz eta gure lurrintzen dihoan eskuratu gabeko kultura hondareen bila ez, jendearen ondoren abiatu naiz Madrileko kalez jendetasunaren ezagupena gehitu naiez [sic].

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa