Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Hasieran, bazen Euskal eta bazen Herri. Jakina hori Euskalerriaren hasieran zen, ez lehenago, baina inork ez daki noizkoak diren ez Euskal eta ez Herri. Are gutxiago daki inork noren seme direnik; sabelkide bai, badirudi sabelkide direna, eta, itxura denez, Esau eta Jakob bezala bata bestearen hankari helduta jaio ziren. Nor jaio zen ordea lehenengo eta nor lehenengo jaio zenari hankatik helduta? Dirudienez Euskal jaio zen lehenengo eta Herri ondoren. Orduan Euskal Esauren antzeko da eta Herri Jakoben antzeko. Guztiok dakigu Esau zela lehenseme, amaren sabeletik argitara irtetzen lehenago izan zelako eta horregatik zegokion Isaak bere aitaren ondasunen oinordeko nagusi izatea; baina halako baten, dilista edo lenteja-platerkada baten truke, Jakobi saldu zion Esauk bere oinordekotza. Euskalek beste horrenbeste egin bide izan du Herriarekin, bere nagusitza saldu bide izan dio Herriari, dilista platerkada baten truke eta Herri geratu da Euskali zegokion ondasun eta ekonomia guztiarekin.

Gaia 1: EHerria
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: EHerria: Euskalduna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa