Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Etzekian zergatik ote zen. Zera ohartzen zuen bakarrik eta argi: garraztura bat bizi zitzaiola barruan. Humorea berdetzen* zion barrugiro mikatz eta errekor bat.
Gehienbat, bekoki ilun ibiltzen zen, berberak ere ondo ikusten etzuan ardura et arreta kezkatsu baten min eten gabe batek ondoezez zirikatuko balu bezela. Arrazoiz zanpatua sentitzen zen horrela ibiltzeko. Garbi ikusten etzuen arrazoi ilun batez, hori bai, baina arrazoiz, behintzat. Bere aiurri edo karakter beltzak etenak izaten zituen, noizbehinka, eta odei urratu hoien tarteko argiunetan ilun horren arrazoia zein ote zuen ere jartzen zen, baina iluna zen gauzea [sic] eta hortan uzten zuen bere analisia.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa