Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Esan daramatzadanak, esan, psikiatraren aurrean banengo bezala diodaz, beste batzutan denbora galdu alde. Gozatu egiten dut esanez. Papera hartu eta esan. Burura datorkidan edozertaz ihardun. Ez dut ezagutzen denbora emateko modu atseginagorik. Bala-bala ekin. Denbora galtzeko nere modu hau ez dakit zernolakoa irudituko ote zaion Don Justori. [I]
Hobe beharrez eraman nion lehengoan papertxo bat, ahaztu nahi ez nituen zertzeladez, eta barre egin zidan, nire zehazkeriaren agiri bat gehiago zela zioela. Papertxo hura txiki-txiki egin nuen hatzamar nerbiotsuz.
Denbora galdu behar dudanez, ez dut nahi programaturik ditudan idazgaiez aritu eta ez dut behar ere. Hura betiko ardura eta kezka munduaren barruan legoke, egon ere, eta nik denbora galdu egiteko agindua dut oraingoz, neure osasunbiderako medizinatzat.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa