AOB^
Batzutan bai, batzutan ukaiten dut hitz egiteko beldurra eta, are gehiago idazteko. Zer demontres! Egia da ta. Norbere lurrean goldea sartzeko beldurrez bizi gara, norbere lurraren sakona baino azala jendearen bistan jartzeko beldurrez, eta, ez, hainbeste, lotsaz. Beldurrez diot, inori minik ez atsekaberik eman nahi ez diodalako. Jakina gaurko entzule askok ez daki, erlijio esparrua kanpotik bertatik ere ezagutzen ez duelako, erlijio mundu hau zer den. Nik, hitz laburrez eta gaingiroki bada ere, hauxe esango nioke erlijiotik at bizi den irakurle hipotetiko horri, alegia, erlijioa giza bizitza naturala jainko jaun batekin eta berorren eskakizunekin lotzen zaituen zerbait sakon eta bizi dela (1)