Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Pakearen izenean frenatzen dugu euskera eta frenupean ikasten dugu. Eta gero euskaldun frenatu batzuek ateratzen gera. Belozidade gutxiko euskeraz, esan nahi dut. Eta ondoren euskeraren belozidadea eta indarra ez direla gauza esaten dugu jakintzaren aldapak igotzeko.
Baina makinarik onenari frenoak ipini izkiozute eta ordekan bertan ere geratu egingo da, eta aldapan behera ere bai.
Euskera ikasi dugun zekenkeriz ikasi bagenitu gainetiko hizkuntzak, euskararekin ditugun arazo berdinetan arkituko ginan.

Gaia 1: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Arazo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa