AOB^
Badirudi beti ari naizela kexaz. Baliteke. Izan ere nekez aurkitzen dut biderik estropo gabe. Nekez noake gogoak begiz jotako puntu hartara hesi eta trabarik zeharkatu gabe. Gogoa dut nonbait apetatsu; baina errealitatea ere etor zekidakeen piska bat erarago. Errealitateak bide asko ditu eta bide ongi eginak ere ez gutxi; hala ere, niri nekez datorkit hanketara inorentzat egindako biderik.