Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Bada Arantzazuko etxekomentu honetan, ezagun dudan fraile bat, zeinak esan ohi duen kontentu handi batean bizi dela horma santuon barruko aldean. Ez dauka zinpetu beharrik, neu ere halantxe bizi naiz, neure krisialdiak gorabehera. Pobreza botua egin nuen eta ezertariko jabetzarik gabe bizi naiz, ezertariko premiarik sentitzen ez dudan etxekomentu honetan. Bada ni bezalako beste berrogeiko bat ere hemen. Denok ere ez gara ez etxearen, ez etxeko ezeren jabe, baina jabe bagina ere, ez genuke maitasun eta ardura handiagoz begiratuko.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa