AOB^
Askotariko lan-arazotan, herri-ekintza askotarikotan, politika arlotan eta gainetiko makina bat gorabehera larritan, eguneroko neke ta kantsazinoan bizi den gure herritar jende maitearen belarritan, auntzaren gaberdiko eztularen pare daiteke poesia ihardun, itxura baten, aidez aideko hau.
Baina jakin beza jende maite horrek, hitzari dagozkion askotariko espresa-bideak ere urratzeko ditugula euskaldunok, eta hortan dihardugula guk, geure eguneroko beharrak lagatzen deuskuen asti-unetan.