Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Denbora galdu.
Denbora galtzen
behar dudala ikasi,
esan dit psikiatrak.
Bego.
Horra ulertzen ez dudan
beste gauza bat gehiago.
Denbora galdu.
Hori agindu dit
psikiatrak.

Gauzak lasaiago
behar ditudala hartu
esan dit psikiatrak
eta ez diot ulertu,
ezin izan diot ulertu.
Nola behar dut galdu
neure eskutan ez dudanik?

Gaia 1: Denbora
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa