ABG-1^
Beti dago egun bat
beti gaba ta illargi,
beti izarrak ta illuna,
beti eguzki... beti
bizitza nire biran
bira-biraka irauli
argiari illundura
ta illundurari argi.
Beti uste ez nebana
nire zorien zori.
Itxasoa... nork daki?
Gurari ta ilusiño-
zirimolatan noa
orain urbeera gero,
noizbait, geldi-zokora,
une-erdi baterako, (1)
ta, aurrera ta gurari
ta ilusiñoz berriro? (2)
ta uste ez nebana beti
nire zorien zori.
Nora noa, Jaungoiko?
Norantza naroazu
ur goibe erotan zear (3)
kolpe ta estropezu?
Eta ia indarrik gabe
etsi eta gogaitu
narraio bizitzari.
Ia —ai!— uste eziñ (4) ori
paratu egidazu
nire zorien zori.