ABG-1^
J.G.ri eta beste batzuei [I]
Tonto izenez naute
sarri adjektibatu,
eta, neuk ere hala (1)
baitut erreparatu,
tonto naizelakoaz
nahi dut aprobetxatu. [II]
Zuhur eta zentzudun
ez daukat zertan izan,
egin dezadan barre
eta nahi-ahalak esan;
tontook libre baikara
ero eta haurren gisan.