Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

ABG-1^

Uda hurreratzen

Ixten joan garen koaderno
eta liburu sailen haizez
uxatu dugu kurtsoa;
eta pupitreak koaderno
eta liburu gabe utziaz
bakazioei atondu
diegu lekua.
Eta erne dira edota badatoz,
aste egun neketsuen ondoren
igande argia bezala,
zabalduz ?badatoz bakazioak?,
eta hasi gara jadanik
opor egunok dastatzen,
kezkarik gabe eta pozik
zehartu dezakegun
itsaso epel bat edo
paraje zoragarri bat bezala,
eta atseden eta atsegin sentsazioz
murgiltzen gara.
Aitaren eta amaren ondora
itzultzera goaz
aitagandik, amagandik ikastera,
anaia eta arrebekin aritzera,
familiako ontzi gozoan
maitasun txangoa bizitzera.
Egunek luzatuko dute beren argia,
eta gu, argi luzetan luzatuko gara,
zutik edo etzanda,
bizipozari zabalik.
Gau epelak garbi hedatuko dira
gure lo lasaiaren gainean
eta gure ametsak [amesetak] eder [ederrak] izango dira.
Bideek egunero eramango gaituzte
hondartzara, baso edo mendi
bizitza trinko eta alaiez jantzietara.
Eta gogoak eman ahala ahalko dugu irakurri
kreazioko liburu atseginezkoa. [I]
Eta erreka geure eskuz ukituko dugu
eta oihanetan sartuko gara
eta hodeien igarotzea begiratuko dugu
eta mendietara jarriko gara
eta itsaso eta hiri [uri] beti berrietara,
gizakien [gizonen] eta gauzen hizkuntza entzutera,
lagun eta anai-arrebena bezala.
Galdutako (1) paradisua bilatuko dugu
edo ahaztuta genuena. Eta atsedenaren bidez
hartaraino edo geure buruen barruraino
barrenduko gara
barrenean dugun gizakia [gizona] aurkitu arte,
barrenean dugun gizakia [gizona] askatu arte.
Igandea ospatzera atera arte,
gauzen eta gizakien [gizonen] artean
jarri arte,
lanaren eta atsedenaren gizakia [gizona] [I]
jatorrizko ekilibrio jator
eta jaungoikozkotan.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Irakaslea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa