Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Bakazioak,
noizbait, bakazioak,
eta uda [udara].
Igaro zen kurtsoa,
pasa ziren esaminak,
eskolak itxi dira
eta bakazioak zabaldu
etxerantz [etxeruntz],
udako [udarako] bidez.

Bakazioak,
noizbait, bakazioak,
eta uda [udara].
Ireki da
libertade eta askatasun
ilusioa
eta badoa [ba doa], —irriki?—
eguraldi onak zehartuz,
plaiara,
eskurtsiora,
lagun arteko saltsara [saltxara].

Ilusioz doa
ilusioa, ilusiozko bidez;
eta zu ilusioz,
eta zu,
eta denok, pozez.
Bejondeizuela [bejon deizuela],
bakazioak baitira [bai dira],
bakazioak eta uda [udara].

Ondo ibili. Gorantziak etxekoei-eta. (1)
Eta ondo itzuli.

Gaia 1: Irakaslea
Gaia 2: Urtaroa
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa