Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Alegrentzi [sic] on baten nahi nuke kantatu,
Josebaren albistez giroa pintatu [I]
lura lai lura la ai, giroa pintatu
lura la ai, nahi nuke kantatu.

"Denerako balio ote dugu bada" (bis)
Josebak izio du galdera ta galda
irakiten dauka pozkidaren salda
ai, ai, ai askotxo ez al da?

Gaia ezin nezake bazterturik utzi (bis)
pizka bat ehotzea ongi du merezi
ezin dut inola bazterturik utzi
saio hau ongi du merezi.

Josebaren zalantzaz ez gara harritzen (bis)
goizetik gauerarte ez zaigu gelditzen
han dabil, hemen da, nora ez da heltzen,
goi ta behe hor ditu astintzen.

Berton jarraituko dut oraindik kantuan (bis)
Josebaren balioz mintzatu-kontuan
ai ene, ai ene, mintzatu-kontuan
ai ene, oraindik kantuan.

Ihaz [sic] barre bat zuen aurten hiru ditu (bis)
zenbat ikas dezakeen ezin iruditu
lehen ere sorpresak sarri eman ditu
reserba handiak bai ditu

Bakoitzean sei zazpi zeregin batera (bis)
zortzigarrena ere nahi luke gainera
burrunba ta puzzka heltzen da denera
reaktor itzelen antzera.

Merke dario kanta "garastarroari" (bis)
"Hamalau-zanko" dio deitu Josebari
haizak hi, hegazti ttibilin-ttottlari
hegiok kasu kantuari

Zinea botatzeko mila bat espantu (bis)
jendeak makina bat protesta entzun du
urrengo haizeak dena eraman du
laister da mutila otzandu.

Langile gogorra ta erraza mantentzen (bis)
plater bete hezurrez zaigu konformatzen
ta sarri ez zaio hezurrik geratzen
ez du ba askorik eskatzen.

Batean mondejua bestean ezkontza (bis)
bataioa noizik behin, sarritan buzkantza
arrazoiz dabila haruntza honuntza
hezurrak zatitzeko trontza.

Hezurrak eta gero zigarro purua (bis)
berriz ere hor dago lanean sartua
ehun fitxa, ehun karnet eta radiua
bai eta telebisiua.

Halaxe portatzen da Joseba gurea (bis)
horretan ere badu abilidadea
denerako gauza ote den galdea
ez da ez ganoragabea.

Alegrantzi on baten nahi nuen kantatu (bis)
Josebaren urteegun bezpera alaitu
ez dakit asmoa non zaidan geratu
ai ene, okerrak barkatu
Joseba, okerrak barkatu.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa