Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

"Arratiako zekorra
Arratiako zekorra
txikia baina bizkorra".
Gabiritik heldu zaigu [I]
inoizko giza koskorra
inoizko giza koskorra
txikia baiņa bizkorra.

Burrukako oilar gisa (bis)
azkarra dizu reprisa;
mobitzen zeran orduko
harek hartu dizu prisa
harek hartu dizu prisa
azkarra dizu reprisa.

Gaizki bait dabil altuan (bis)
ez zaitu joko buruan.
Guardia jarri ezazu
badaezpadan bajuan
badaezpadan bajuan
ez zaitu joko buruan.

Kikiriki kokoroko (bis)
hor duzu erpe ta moko.
Badaki anatomia,
ezagun du zokoz-zoko
ezagun du zokoz-zoko
hor duzu erpe ta moko.

Ttikia baina oilarra (bis)
galanterian azkarra,
berdin ditu kontsolatzen
oilanda zein oilo zaharra
oilanda zein oila zaharra
galanterian azkarra.

Argia dugu mutila (bis)
ez goaz besteren bila,
kastrense, igeltsari ta
gaztainarretzen abila
gaztainarretzen abila
ez goaz besteren bila.

"Txiribin" diogu deitzen (bis)
kariņuz dugu tratatzen,
bromarik aitu orduko
kolpean bait da berotzen
kolpean bait da berotzen
kariņuz dugu tratatzen.

Zergatik ezin asmatu (bis)
"Zabala" digu firmatu.
Aramendi genuenak
abizena du aldatu
abizena du aldatu
"Zabala" digu firmatu.

Gorgi baino grogiago (bis)
zertan ote garen nago.
Hori du azkena, baina
badu kolperik lehenago
badu kolperik lehenago
zertan ote garen nago.

Hala duzu historia (bis)
oilar burrukalaria.
Jainkoak egin deizula
urte askoren grazia
urte askoren grazia
oilar burrukalaria.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa