Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Mendietan elurra
iparra artoetan
bustita triste lurra
babak ustelketan.
Hipolito basoan
ida ebaketan
Anjela ohean da
idako egunetan. [I]

Lana egin ahala-ta
baita gehiagorik
lagunketako berriz
ez dago jenderik.
Holakoetan gertatzen
da deskalabrurik
ume bat jaio zaie
zazpiki oraindik.

Presaka bataiatu
behar izan zuten
izenez Eusebio
ezarri zioten.
Trabajurik nahikoa
ekarri bait zuen
urte hartako babak
lurrak jan zituen.

Lurrak baba jan eta
beleak artoa
ez zen ttipia izan
ume-arazoa.
Horratik kozkortu zen
noizbait mutikoa
fraile bialdu zuten
ta, soluzioa.

Horrelatsu ziraden
etxean libratu
Ez zuten asko pentsa
kaltetan seguru.
Mutiko terkoa zen
ta fraile geratu.
Denok pasa gaitu-ta
nagusi gertatu.

Mendietan elurra
iparra artotzetan,
Busti ta triste lurra
babak usteleketan.
Hipolito zerutan
ta, ama deskantsetan
Eusebiorekin gu
broma bat pasetan.

Gaur broma bat honekin
eta bihar meza
sermoi on bat egingo
digu entremesa.
Lagun gaitunon alde
otoi egin beza
guk orobat egiten
diogu promesa.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa