Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

L1G^

Aita Fr. Antonio
Enparenkuari [I]
agur bat egitea
justua dirudi.
Ordenatu zeneko
zen hona etorri
orain hogei eta bi
urte dela hori. (1)

Hemen aritu zaigu
egun txar ota on
gartsuki erakusten
Zesar ta Zizeron,
Romantzean izan da
Lope ta Kalderon
jakintza ta birtutez
agertu da gizon.

Gehienetan serio
noizbait barre gargar
lagun on izan dugu
urteetan zehar.
Orain badoa-eta
agur egin behar:
Jaungoikoak deiola
biderako indar.

Zozo ta birigarro
dira geldituko
defentzaile [sic] gabe ta
kaiolan eskuko;
aitorlekua hutsik,
Larrea gizajo; [II]
mendiak poetarik
ez dute izango.

Ez dugu pontsatu nahi
betiko dohanik.
Horrek emoten digu
agurrean pozik.
Denok egingo dugu
horren alde lanik
inork ez diezaion
kendu katedrarik.

Nahi duenean bedi
etorri gugana
beti atea zabal
izango duena
kanpoan diraueino
guretzako pena
al digu etorrita
emongo atsedena.

Agur, Frai Antonio
izan zaite ongi.
Noizbehin bial iguzu
zenbait zure berri.
Gurekin nahi zaitugu
nolabaiten euki,
guztion esker ona
bai duzu merezi.

1974

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa