Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Gabonen pozarren gatoz
pozik barruz eta kanpoz
zuei ere Gabon-poza
opa dizuegu gogoz
opa dizuegu gogoz
pozik barruz eta kanpoz.

Ederra sua Gabonez
berotasun gozoenez
haren jiran familia
elkarrentzat bihotz onez
elkarrentzat bihotz onez
berotasun gozoenez [ederrenez].

Suari nahi diot kanta
sua nahi dizut goraipa
ezer bada-ta Gabona
suaren jai-gaua da-ta
suaren jai-gaua da-ta
sua nahi dizut goraipa.

Betiko Suarengandik
jaitsi zen Sua zerutik
gizonentzako argi ta
maitasun-garrez beterik
maitasun-garrez beterik
jaitsi zen Sua zerutik.

Su hain ederraren jaia
ezer bada-ta alaia [hau ospakizun alaia]
geure artean bait dugu
argi ta bero garaia
argi ta bero garaia
ezer bada-ta alaia.

Hurbil gaitezen Sutara
hantxe berotuko gara
elkarren irribarrea
begiratuz argitara
begiratuz argitara
hantxe berotuko gara. (1)

Suaren irudi, sua
etxeko su maitatua
emaguzu Su goiaren
zinezko erretratua
zinezko erretratua
etxeko su maitatua.

Mahai luze ta zabalean
suaren jai ederrean
Gabon poza xurgatuz (2)
bai ongi denok batean
bai ongi denok batean
suaren jai ederrean. (3)

Gaia 1: Gabonak
Azpi-gaia: Gabonak: Sua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa