GDA^
Zatoz oihua dugu
Abenduko otoitz,
Jesus Jaunaren biko
etorreren oroiz.[I]
Zatoz, Zu, Jesus Jauna
opa zaitugun goiz.
Bi etorrera ditu
gure eguzkiak,
biak egun banaren
ate irekiak;
batak jada argitu
dizkigu begiak,
noizbaiten argituko
gaitu parusiak*.
Lehenengo etorrera
abendu santuan,
bigarren etorrera
garaien buruan;
etorri zena bueltan
datorke puntuan,
Haren zai bizi gara
kristauok munduan.
Eguzkiak bezala
Sortalde-sartalde
igo zenak ez zuen
betirako alde;
zeregina emanda
jaiki zen bestalde,
noizbait itzuliko den
esperantzan gaude.
Abendu-mutil gara
Abenduz-abendu, [II]
bideak prestatzea
daukagu agindu;
ez duenari eman,
duenari kendu, (1)
desnibel gaitzak behar
ditugu berdindu. (2)
Zeure etorrera da
opa dugun goiza,
Zeu zara geure nahiak (3)
betetzeko gauza;
zatozka* gauzkazunoi
emaiguzu poza,
Ebanjelio zaren
Jesus Mesiasa. [III]
1983