Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

— Hi, bertsolari, konta ezaiguk
Abendu hontan zer berri?
— Abendu hontan ere jendea
larri asko herriz herri;
lotuta ere hain lotu gaude
hainbeste gauza alferri [sic]
non-ta pobreentzat burla bait dira [daitezken] (1)
Gabon eta Eguberri. [I])

Krisialdia, langabezia,
errealitate gorri,
alferrikako gastuak ere
gehi ezaizkiozu horri;
tentelkeria* eta itxura
aza berberaren orri,
«El Corte Inglés» inbidiarik
kentzera ez zen etorri.

Txanpana eta burgeskeria, (2)
gustatzen zaizkigun gauzak,
kontsumoari emanak gaude
nahizta ingresu eskasak;
anuntzio ta milikeriaz
telebista eta plazak,
guztiak dira bizimodua
endredatzeko matazak.

Alde batetik luxua eta
bestetik heldu-ezina,
jende umil ta pobrearentzat
ez da gurutze arina;
pentsatzen ere ez gara jartzen,
ahaztu dugu examina, (3)
non ote dugu justiziaren
egarri ta gose-mina?

Berri Onaren Mandatariak
estalpean du jaiotza,
Haren haltzari eta konforta
aska dira ta agotza;
premiadunen aurrean berriz
sentibera du bihotza,
haientzat dizu bere promesen
esperantzazko ahotsa [abotsa]. (4)

Kristoren (5) ahots [abots] kristauok gara,
geure jokabidea da,
geure bidez du gauzatzen Kristok
justiziazko bultzada;
aurrean dugun ikuskizuna
onartzekoa ez bada,
beste bide bat beharko dugu
hautatu badaezpada.

Geure pozaren gerrira datoz
Gabon eta Eguberri
lekurik presta bagenezaio
hain gertakizun ederri;
pobreen amorez utzi beharko (6)
hainbeste gastu alferri,
jai hain ederrik [alairik] gerta ez dadin (7)
inoren lotsari berri.
1983

________________

OLCD^

Hi, bertsolari, konta iezaguk
Abendu hontan zer berri?
Abendu hontan ere mundua
larri asko herriz-herri [sic];
Azerbajanen eta Armenian
gerran diraute gogorki
Bosnia berriz infernua da
ta Somalia hilerri.

Krisialdia, langabezia,
errealitate gorri,
alferrikako gastuak ere
gehi ezaizkiozu horri
tentelkeria eta itxura
aza berberaren orri
kontsumoera zoroenaren
menpera gara etorri.

Alde batetik luxua eta
bestetik heldu-ezina,
jende umil ta pobrearentzat
ez da gurutze arina;
pentsatzen ere ez gara jartzen,
ahaztu dugu examina,
non ote dugu justiziaren
egarri ta gose-mina?

Berri onaren Mandatariak
estalpean du jaiotza,
Haren altzari eta konforta
aska dira ta agotza;
premiadunen aurrean berriz
sentibera du bihotza,
haientzat dizu bere promesen
esperantzazko ahotsa.

Gure artean ere bakea
gaiso dago ta kolokan;
espetxeratu pila daukagu,
bahituak ere nahikotan;
eraka zenbait hilketa bada,
minez dauzkagu gogotan;
damuz ilunak ikusten ditut
herriko zenbait arlotan.

Geure pozarren gerrira datoz
Gabon eta Eguberri
lekurik presta bagenezaio
hain gertakizun ederri;
pobreen amore utzi beharko
hainbeste gastu alferri,
jai hain ederrik gerta ez dadin
inoren lotsari berri.

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Dirua/hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa