Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Dirdir zer ikusi,
hartara goazi
milaka anuntzio
jaso eta irentsi:
Eltxoak garretan
kiskali ta jausi,
gutiziak ohi du
zentzu ona hautsi.


Publizitate-mordoz
nahastuta gaude egon:
milioi anuntzio
noiznahika edonon.
Erosi, kontsumitu,
gastatu, hor konpon;
gaixuok zoro gabiltz
dindon, dringilindron.

Gauzetan uste dugu
nahi dugun zorion:
honen-horren ondoren
gabiltz aspaldion.
Erosi, kontsumitu,
gastatu, hor konpon;
gaixuok zoro gabiltz
dindon, dringilindron.

Lorkizuna ona da
lortua ez da on,
halere baliteke
gustoren bat inon:
Erosi, kontsumitu,
gastatu, hor konpon;
gaixuok zoro gabiltz
dindon, dringilindron.

Belenen gauza askorik [asko]
ez zegoen egon,
baina han gertatu zen
benetako Gabon. Hauxe dut anuntzio, (1)
hauxe dut berri on:
pobrezan azaldu zen
Belenen zorion.

1985

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Dirua/hondasunak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa