Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GDA^

Jaio den Apurtxoak
sekulako berri on
sekulakoa dakar:
Aita duen Jainkoak
hain gaituela maite,
non-ta Semea digun
eskaini Salbatzaile.

Jaio den Apurtxoak
badakar zer hau ere:
horren azalduz pobre,
klase-borrokan Bere
aukera du agertu:
non den ta noren alde
dagoen, alafede.

Jaio den Apurtxoak
maitasun-legea du
aberats eta pobre
guztientzat ezarri;
epaitzekoan ere
arau hori izango
omen du neurri-lege

Jaio den Apurtxoak
"Mendiko hitzaldia"
dakar zorionbide: [I]
ezbehar-nahigabetan
zintzo ta oker gabe
bihotz garbiz denetan
iharduteko poz-deia.

Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa